EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2005/07/08

Aro samurra

“http://www.navedelarte.com/images/artistas/EVA063%20Lluvia%20Nocturna.JPG” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.



Batzuk pozik, beste batzuk kopetilun, horrela doakigu asteon eguraldia. Usu komentatu izan dugunez, aroa ez da ona, ez txarra, norberak ikuspegi desberdina dauka, kaletarra edo baserritarra izan. Hondartzaren zaleentzat kaskarra eta ura behar duten soroen zaindarientzat, tira, hobe gehiago egingo balu! Ipar haize modukoa finkatu zaigunez gero, lainoak eta hodeiak nabarmentzen dira, batez ere kostaldean eta tarteka-marteka zirimiria eta euri langarra botatzen dizkigute. Hori dela-eta, oraingoan "euria ekarri ohi duen aro"-ari erreparatu nahi genioke. Azkuek bere hiztegian Baztan aldean jaso zuen aro samurra, alegia. Egia esan samur baizik ez da agertzen izena geuk ipini dugu.
 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------