Eguzkiaren ezizenak

“http://www.caribbeanguide.net/caraibe%20%20caribbean%20antilles%20ST%20martin%20St%20maarten/antilles%20images/antilles%20couche%20de%20soleil.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Egunotan hego haizearen eta eguzkiaren eraginez giroa ikaragarri epeltzen hasi da Euskal Herrian. Ohi gertatzen den legez, maiatza gorabeheratsua izaten da; batzuetan negurantz egiten du eta beste batzuetan udarantz. Udaranzko honetan, eguzkia jaun eta jabe dugu ortzian egunsentiaz geroztik ilunabarrera arte. Jende euskaldun askok, besterik ez dagoelakoan, eguzkiari deitzeko erdararen Lorentzo moduko gaitzizenak erabili ohi ditu. Zoritxarrez, euskarak izendapen ugari galdu omen dituen arren, zenbait oraindik bizirik omen daude, batez ere, Euskal Herriko ekialdean. Mendebaldekook zer erabiltzen duzue? Hona hemen zerrendatxo bat eguzkiari behar bezala iriztekotan. Ea baten bat hedatzen den mendebalderantz!!

allande, joanes: Z-Urdiñarbe.

eñaut: BN-Arruta, Armendaritze.

iñaut: Behe-Nafarrera. “Iñaut agur egiten ari zauku". Goizez egun beroa iragartzen denean esaten da. Lhande. Hiztegia.

joanes :BN-Gamarte.

joanes handia :Z-Pagola.

johañex: Z-Larraine.

junes: Z-Altzai.

mahamet,mahumet:L-Bardoze.

manez : N-Luzaide. Adio manez, haugi biar muga onez. Satrustegi. Euskera 1963, 274 or.


Iruzkinak

Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Horixe jakin nahi nuke nik. Ea zer erabiltzen den hegoaldean!

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...