EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2005/04/18

Hodei

“http://www.alertes-meteo.com/orages/orage.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Egubakoitz arratsaldeaz geroztik hasita, aro galant eta ederra izan dugu Euskal Herrian astebukaera osoan. Bariku arrastirian bertan, uztargi eder bikoitza ikusi nuen ortzian eta betiko legez argazki-kamera aldean ez! Gero, euria herabeti eta izukor eta gauean eta zapatu goizean trumoiak jo zuen hainbatetan, lehendabizikoak iratzarri ninduen, eta berarekin bateratsu, txingorra, kazkabarra, inetazia... Hura erauntsia! Eta etxeko leihotik Lekeitio aldeko Isuntza trainerukoak entrenatzen ikusten genituen ekaizpean, gizagaixoak! Zenbait unetan burumakur txingorraren jotzeari eutsi ezinik, minberaturik. Geroxeago kalera irten eta espaloiak zurituta ikusi ez nituen, ba! Praketan kabitu ezinik nengoen, horixe da niretzat eguraldi ederra, saltsa daukana! Arratsaldean baretu samartu eta domeka goizean euria zirri-zarra etengabe arratsaldera arte. Ez, hauteskundeek ez zuten eguraldia lagun. Ni neu ez nintzen kikildu eta guradasola lagun nire botoa ez zen etxean aterpetu. Eta ekaitzak ekaitz eta hauteskundeak hauteskunde, Barandiaranek "Odei" jeinuari buruz esandakoak gogoraraziko ditugu hemen. Zure irudiko, irakurle, nola erabiltzen duzu "hodei"? Lainoa, trumoia, ekaitza...?

“Haranez haran eta mendiz mendi trumoi-hodeiak zuzentzen dituen jeinua da. Zeanuri'n eta Orozkon ekaitzen buru dabilen jeinuari Odei deitzen diote. Ekaitz-lainoa bera da Odei. Herriaren ahotan mulko beltz borobil bat da Odei edo jainkoizun hau. Jakineko leize batzuetatik irteten omen da, Inusturia da jainkoizun horren ahotsa, Odaiots (Odeiren ahotsa)"

“Trumoia entzuten denean Odeiak jo du esaten da, gogotik jotzen duenan, Odei asarrea; hodeitzarrak agertzen direnean Odeia dakar; ekaitz-giroa egoten denean, Odei dago.


Zorionak Asier Sarasauari Eibartik-en 100. artikulutxoa idazteagatik!!
 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------