EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2005/03/11

Lanberatzen ari du

“http://www.dis.ulpgc.es/canarias/tenerife/clima.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.
Egunotakoa begibistakoa da, apurka-apurka, aroa hobera ari du. Batzuek argazkikoa bezalakoxe eguraldia nahi lukete, baina.... behinolako Euskal Herri tropikala aurten "polarra" bilakatu zaigu ustekabean. Eta aroa gozatzen ari duelakoa adierazteko berba-zorroan arakatu eta arakatu jardun ostean Justo Mokoroaren lokuzio hiztegi ezin preziatuagoan hauxe aurkitu dugu:

"lanberatzen ari du". Está mejorando el tiempo.
Azkue Resurrección Mª / Txirrist . Suplemento al Diccionario de Azkue. (L. Akesolo) (G, B )


 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------