Aro hauta ari digu

“http://myweb.tiscali.co.uk/parsonsnose/photos/Pontins/sunset175.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Aroak nabarmen egin du hobera, bai zeruz, bai giroz. Alde ederra dago egun batzuetatik hona. Horixe adierazi nahi du izenburuan ipini dudan lokuzioak: aro hauta ari digu, hau da, eguraldi egoki eta gozoa ari duela. Baztan aldean jasotakoa da. Bertatik ez oso urrun, Hondarribi aldean, hain zuzen ere, kontrako eguraldia adierazteko Ez dago aroirik itsasora ateratzeko esaten omen dute eta Bizkaiko Txorierrin eguraldi gozo eta ona adierazteko arol berba jaso zuen Azkuek bere hiztegian.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...