Katail
Otsaila izendatzeko izenen artean, gaur EtnoMet-era Gernikan eta Arrasaten erabiltzen den (ala zen?) katail izen ezin bitxiagoa ekarri nahi dugu. Azkuek ondoko hau adierazi zuen Euskalerriaren Jakintza bildumaren lehenengo liburukian:
"Arrasate ta Genikan bigarren ilaren izena (euskalgaiztoko itza) katail da, katuen ila". Euskalerriaren Jakintza I, 66 or.
Zer dela-eta "euskalgaiztoko itza ?
Atsotitzetan ez dugu kataildun bat bera ere aurkitu.
"Arrasate ta Genikan bigarren ilaren izena (euskalgaiztoko itza) katail da, katuen ila". Euskalerriaren Jakintza I, 66 or.
Zer dela-eta "euskalgaiztoko itza ?
Atsotitzetan ez dugu kataildun bat bera ere aurkitu.
2 Comments:
At 20:15,
mikelirizar said…
Elorrion 'katuil'esaten zaio otsailari baserri giroan. Eta arrazoia bistakoa da. Edo hobeto belarrikoa: katu emeak arreske jartzen dira bereziki hilabete honetan. Baserriratu berritan pentsatzen genuen haur txikien negarrak zirela, hain dira zirraragarriak. Apirila edo maiatzean jaiotzen dira katuilaren ondorioak.
At 17:28,
Kepa Diegez said…
Eskerrik asko, Mikel. Oso polita iruditu zait zure pasadizoa. Orok du bere zentzua etnometeorologian! Izan ere, kaletarkumea naizen honek urruntxo dut baserri-giroa.
Argitaratu iruzkina
<< Home