Hotza ezin uxatu eta elur lapatxa

“http://www.loriga.de/nevar.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Horixe du izenburu gaurko GARA egunkarian Joxe Landak egiten duen eguraldi-iragarpena. "Elur-lapatx" hitz-elkarketa interesgarria iruditzen zaigu oso. Badirudi, berez "elur-maluta txikia" adierazteko erabiltzen dela. Nik honako hauek aurkitu ditut:

edur-lapatxa
iz.: G-Oñati. Candido Izagirre. El vocabulario vasco de Aránzazu-Oñate. <>
elur-lapats
iz.: 1.Koska handirik ez, agian elur lapatsa botako duelako. Joxe Landa. GARA, 2003-12-22.2. Gipuzkera. Elur-lapatsa zan, gaur goizean.Justo M. Mokoroa. Repertorio de locuciones del habla popular vasca.
elur-lapatx
iz.: G-Ormaiztegi. Azkue. Hiztegia.

Bestalde, badirudi euskaldunaren adimenaren begiak lotzen dituela mindu den esnean gertatzen diren pikorretako bakoitza elur-maluta mota horrekin. Elhuyar Hiztegiak, ostera, elur-lapatx, "capa fina de nieve" dakar.

Iruzkinak

Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Hau interesatuko zaizu agian:

http://www.hiru.com/hiztegiak/mokoroa
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Bai, ezagutzen dut. Eskerrik asko.

Blog honetako argitalpen ezagunak

Urtaroak: ikuspegi etnolinguistikoa

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

...ari du...