Atzo, Bilbo aldean, behintzat, sarri gertatu zen aldi berean euria edo txingorra eta eguzkia izatea. Behinola "aixaixak bustitzeko euria" lokuzioan "aixaixak" zer izan ote zitekeen galdetzen nuen. Zuetariko bik (berriz ere, mila esker!) Oñati aldean "azeriak" zirela erantzun zenidaten. Oraingoan ere "azeriak" ditugu protagonista, eguzkia eta euria aldi berean adierazi nahi dugunean horixe erabiltzen dugulako: azeri ezteia. Inork badaki zergatik irudikatzen duen azerien ezteiak euria eta eguzkia aldi berean? Zein da lotura? Badakizue beste kulturetan antzekorik erabiltzen ote den? Uste dut "boda de raposos" entzun dudala gaztelaniaz, baina ez nago ziur. Inork badaki? Interesgarria izango litzateke galdera horien erantzuna edukitzea. Ohi legez, zenbait hizkera, hainbat aldaera, guztietan ez da azeria agertzen, baina. Besteak beste, martxoa, deabrua, jauna... Beraz martxoko aroa ere badela ematen du. axarien ezteiak . L-Ainhoa / N-...
Iruzkinak