Eguraldiaz mintzatzea, kultur jarduera
https://doi.org/10.35462/flv140.1
Aroaz mintzatzea, eguneroko jarduera, ez da hutsala: kultur ekintza aparta da, hiztunak bere baitan dauzkan hizkuntza- eta kultura-tresna guztiak abian jartzen baititu, zenbaitetan oharkabean, baina beste zenbaitetan ohartuki. Hori azaltzeko, lehendabizi, kulturaren kontzeptuaren nondik norakoaz jabetzeaz gain, hizkuntzaren eta kulturaren uztardura zertan den adierazten da, etnolinguistikaren ildoa egokiena dela ikertzeko agertuz. Jarraian, azaltzen da eguraldia hizpide izanda hiztunen adimen-begiak nolako nozioak sortu dituen. Sailkapen etnolinguistikoan ematen da jasotako ter-mino guztien berri, alderdi kulturala eta kognitiboa kontuan harturik. Azkenik, zenbait ondorio plazaratzen dira.
Gako hitzak: eguraldia; lexikoa; etnolinguistika; kultura; kognizioa.

Iruzkinak