Hilabeteak: ikuspegi etnolinguistikoa
Euskaraz erabili ohi diren hilabeteen izendapenei buruzko gogoetak, ikuspegi linguistikotik eta antropologikotik egin izan dituzte autore batzuek. Euskal kulturan hain kontu sustraitua eta arrunta izanda, nondik ote datozen izendapenak jakin nahian, jende askok plazaratu izan du bere iritzia era batera edo bestera, sarritan gisa desegokian, behar bezalako tresnarik erabili ez baitu. Gai interesgarri honi taxuzko egituraketa eta argia emateko xedez, egileak metodologia etnolinguistikoaz baliatzea proposatu du, lexikoa eta kultura uztartuz, ezinbestez elkarri eragiten baitiote.
 
 
Iruzkinak