Abaldenbora
Enbatek, ekaitzek eta euriteek behea jotzen dutenean, ateriari eusten dio sarritan zenbait egunetan, hego-haize txikia lagun, haize xume, leun eta atsegin samarra. Ohi bezala, ekaitzaren ondoren barealdia ekartzen du. Aldakorra dugu oso aroa Euskal Herrian. Eguraldi "egonkorragoa" dela-eta izenburuan dagoen berba, abaldenbora, Gipuzkoa aldean erabiltzen da / zen aroaren nolabaiteko egonkortasuna eta argitasuna adierazteko. Hego-haize txikiak horrelako egunak ekarri ohi dituenez gero, hortik, agian, hitzaren jatorria: aval frantsesez eta gaskoieraz, behe da; adibidez, vent d'aval, euskaraz mendebal. Herri ugaritan hego-haizeari beheko haizea esaten zaio. Beraz, abaldenbora, beheko denbora, aro-gozo-gozoa.
Iruzkinak