Goiak eta beheak hautsi beharrean
Urriko azken egunotan euriari eutsi ezinik ibili gara. Une batzuetan Euskal Herri guztian bota ahalean jardun du, errukirik gabe, hodeiak lehertu beharrean. Ezin uka daiteke, horrela jarraituz gero, aspaldiko urririk umelen bihurtuko zaigula zenbait bazterretan. Zorotzat hartuko nauzue, badakit, baina ni pozez zoratzen nabil, plista-plasta potxingoetan eta besoak jasota ortziari beha.... aurrekoetan hego haize madarikatuak jasanarazi izan dizkigunak ez dira makalak izan, e? Eta ostera ere azaldu zaigu asteburuan geure adiskide anker gupidagabea.
Nire bozkarioaren adierazle, hona hemen zenbait esamolde euria sendo eta irmo egiten duenerako:
Goiak eta beheak hautsi beharrean
Goian beian
Hori euriz ari
Ibaika
Idolaz
Jasa itsua ari
Jausi ahalean
Jautsi ahala
Jazarrika
Jeutsahala
Lainoak lehertu beharrean
Iruzkinak