EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2021/12/09

Elurra gilboka eta matazaka

 



                                                         


                      Hemendik hartutako argazkia

Justo M. Mokoroak (1990) bildu zuen, elurra egiten duenetan, ugaritasuna adierazteko. Gilbo berbaren esanahia argituko dugu:

   “Alakoxe nazka ematen dit gilbo orrek!” aipatutako esaldian azaltzen da itzulpen hau ondoan dagoelarik: “Qué asco me da esa espuma flotante...! Eta liburu berean Josefa Martina Mujikak esanda: “Arrikatzaren kearra dator, illauna bezela (-Illauna zeri esaten zaio?- Ontzi-gaiñetan gelditzen dan gilbo orri” eta hau ere bai: Illauna  izan (euki)-ezkero eztu balio trapuak kristal-garbitzeko. (N.B. Usada la palabra para designar la pelusa o espuma sucia de las fábricas de la post-guerra en Tolosa: Manuela Ormaetxeak)

Bestalde, gilbo gabe, gelbo berbak beste esanahi bat dauka: “iz. Hauts mataza; oihalei ateratzen zaien zuntz edo izpi modukoa. Gelboz bete zait soinekoa” (EH). Horrenbestez, gilboa ilauna edo oihalei ateratzen zaien zuntza bezalakoa da, eta elur kontuetan goitik behera egiten duen elurra gilboka dator, matazaka.

 


Etiketak: , ,

 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------