Eguzki zuria


    Bizkaiko zenbait herritan "lar berotzen ez duen eguzkiari" eguzki zuria esaten zaio, batez ere udagoienean eta neguan. Lekuko batzuk badauzkagu.

"Eguski suri ederra yauk gaur" (B-Gatika); "Eguski zuri da ba, goixen datorrena, argi argi datorren eguski" (B-Jatabe). Biak Iñaki Gamindek jasotakoak. Abadiñarren ustez "eguzki makala, martxokoa, adibidez" da, berau ere Gamindek eta Salterainek batutakoa. Getxoztarren iritziz, ostera, "eguzki zuriko eguna" "edoi bako egun eguzkitsuri, eguzki zuriko egune…" izaten da (Fredi Paia).

    Hortaz, egunokin, udagoieneko Euskal Montzoia iraganik, dosta gaitezen landan eguzki zuri ederrarekin!





Iruzkinak

Hau esan du Unknown erabiltzaileak…
Ba eguzki zuria lainoen atzean nabaritzen den hori -begitartea zimurtzera behartzen zaituen hori- izendatzeko erabiltzen dut nik. Hau da, gaztelaniaz "resol" deitzen dena.
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Eskerrik asko zeure iruzkinagatik. Uste dut desberdina dela zure azalpena, beste adiera bat dela. Nor zaren esanez gero, nire datutegian sartuko dut zure zehaztapena.
Kepa

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...