Arogaitza / Eguraldi





Egunean baino egunean ugarituz doaz interneten "Severe weather"-i buruzko webguneak. Zer ote da hori? Bada, eguraldiari lotutako "muturreko fenomenoak", hala nola, euriteak, elurteak, kazkabar-aldiak, haizeteak, erauntsiak... hitz batez hondamendi handi samarrak sorrarazten dituztenak. Ugariren berri izaten dugu maiz, beste zenbaitetan, ostera, ez zaigu ezertxo ere heltzen. Kontua da, nola euskaratu behar genukeen, "severe weather" terminoa. Gaztelaniaz, zuzenean egin dute, "tiempo severo", beste hizkuntzetan antzera egin omen dute. Sarasolaren "Zehazki" Hiztegian, aroari dagokionez, "gogorra" eta "latza" dakar. Beraz, hori aukera bat izan liteke: eguraldi / aro latza. Gainera, fenomenoak kalifikatzekotan "latz" adjektiboa erabil genezake. Beste aukera bat arogaitza da. Hori atseginago dut; izan ere "gaitz" berbaren adieretariko bat "handia", "itzela", "ikaragarria" da. Bestalde, tradiziorik ere badauka. Hauxe dakar Orotarikoak:

arogaitz (S ap. Lh). Tempestad. "Tempête" Lh. Zure aitenganik jin zaikün usantza hun bat dela inhaziaren ikhusteari zenhatzia eta othoitzen egitia Eliza Ama Saintak lethariñetan ezari hitzen erraitez: Durundatik eta arogaitzetik begira gitzazü, Jauna! Eskual 31-7-1908 (ap. DRA)
Hona hemen aro gaitzari buruzko bi esteka:

http://www.essl.org/ESWD/
http://www.tiemposevero.es/

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...

Tximu eginda