EtnoMet 20 urte!!

 

Orain dela 20 urte, 2004ko azaroaren 1ean, hain zuzen ere, ekin nion EtnoMet eta Aroaren Berbaroak deritzon blogan idazteari. Euskal Telebistan esan zuten "tornado" bat sortu zela Lekeitio aldean. Horrexek piztu zidan aroaren inguruko herri-berbak zabaltzeko grina, ez dira nolanahikoak eta. Une batzuetan "izoztuta" egon da bloga, baina post-ak biziki interesgarriak izanik, bertan behera ez utzi eta noizik behin sarreraren bat edo beste idaztea erabaki dut.

Hauxe duzue duela 20 urte idatzitakoa:

Atzo (04-10-31) noizean behin ikusten den fenomenoa gertatu zen itsasaldean, traganarrua delakoa, hau da, "haize-zurrunbiloa", baina itsasoan. Nik toki batzuetan tornado hitza irakurri eta entzun dut, baina euskaraz badira hitzak horrelako fenomenoak adierazteko: mangera (Donostialdea), trabañarro, traganarru eta tragarroi (Bizkaiko kostaldean), Tronpa? (Baztan aldean). Zuek nola esaten diezue halakoei?

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Urtaroak: ikuspegi etnolinguistikoa

...ari du...