EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2017/02/23


Albisteak

129 blogek izena eman dute lehiaketako bigarren edizioan. Bozkatzeko epea hasi da!

Blogetan-2edizioa-ParteHartzea2017/02/13
129 blog izan dira guztira Blogetan! Euskal blogariak lehian txapelketa honen bigarren edizioan parte hartzen daudenak. Asteburu honetan izena emateko epea bukatu da eta gaurtik aurrera bozkatzeko fasea zabalduko dugu.
Baina hori baino lehenago parte hartzen dauden blogen errepasoa egingo dugu. Izan ere, 129en artean, denetarik daukagu!
Bigarren edizioko parte hartzea
Guztira 129 blog daude izena emanda.
Lehenengo edizioan 115 blog izan ziren parte hartu zutenak. Beraz, marka hau gainditu dugu oraingoan.
Lehiatzen dauden 129 horiek aztertuta, aniztasuna nabarmena dela ikus genezake:
  • Kultura arlokoak nagusi dira, 58 blog aurkeztu direla kategoria honetara lotuta; kategoria honetan parte hartzen duten blogen gaiei dagokionez, aniztasuna nagusi da: kultura orokorrean lantzen dutenak, edo hesparru zehatzak: zinema, musika, literatura, sukaldaritza...
  • Aisialdia kategorian 27 blog batu dira eta hauetan gai nagusia kirola dela esan genezake.
  • Gizarte eta politika kategorian, bestalde, 21 blog sartu dira.
  • Zientzia eta teknologia kategoriaren barruan 23 blog esleitu dira; honetan esan genezake bi alorrak orekan daudela, gai hauek lantzen dituzten blog kopuru berdintsua dago bata eta bestean.
Eta orain... botoak eskaintzeko garaia heldu da! Atsegin dituzun blogei zure botoa eskaini diezaiekezu. Zelan? Twitter eta webgune honen bidez zuzenean.
Zeintzuk izango dira blog finalistak? Oraingoz bozkatzen hasi eta martxoaren 13an jakingo dugu hori. Publiko eta epaimahaikideen botoen batuketaz erabakiko da zeintzuk izango diren kategoria bakoitzeko hiru blog finalistak.
Hasi botoak eskaintzen!
 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------