Maiatzeko euria urria baino hobia (hobea)

                                                          Bad Weather

Jai ta festa dugu! Iragarpenen arabera, bihar gauetik aurrera beste aro euritsu bat sumatzen da, ez oso ugaria, baina bai, etengabea eta sarkorra. Itxura denez, maiatzaren 14tik hila bukatu arte, egun-egunero euria jardungo du errukirik gabe. Aurten hamaika euri jasateko jaioak gara! Meteoclimatic webgune eta egitasmo interesgarrian zenbait estazio meteorologikoren euri-datuak jakinaraziko dizkizuet. Litrotan dago adierazita.





1070,8

1022,9

1012,8

1011,8

904,8

871,8

862,8

795,6

495,
      975,8




                                                                                                                           


Zer deritzozue? Honezkero belarri gainetan goroldiorik izango duzue, ezta?
Gogora ditzagun maiatzeko atsotitzak, euriari lotutakoak:

Apirila euritsu, maiatza ihitsu, ekaina errautsu, orduan da laboraria urgulutsu.
Maiatzak euria laket.
Maiatzean euri, uzta jori.
Maiatzean milla euri, milla ogi.
Maiatzeko euria, urte guztiko ogia.
Maiatzeko euria, urria baino hobia.
Maiatzeko euriak edertu.
Maiatzeko euriak niretzat, beste hiletakoak hiretzat.
Maiatzeko lenengo egunean euria egiten badu, behiak esnearen erdia galtzen du.










Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...