Azken elurtetxoa?




    Apirilaren azken ilbetearen eta udaberriaren erdialdearen artean, hau da, hilaren 25 eta maiatzaren 3-4 artean negu-udaberrietako azken elurtetxoa gerta liteke. Urtero izaten ez bada ere, ohiko samarra izaten da aroak hartzen duen bilakaera hori; nolabaiteko inboluzioa jasaten du aroak urtaroen erdialdeetan.... Oraindik egun batzuk falta dira, baina asteon, ostiraletik aurrera eguraldiak joera ipartsu askoa bereganatu eta etengabe euri eta euri jardungo bide du. Itxuraz, 500-600 metrotik gora elurra izango da eta Euskal Herriko bazter gehienetan erruz egingo du euria Aurten hamaika erauntsi ikusteko jaioak gara, bai horixe!

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...

Tximu eginda