Eurite galanta!
Urtarrileko azken egunotan euriari eutsi ezinik gabiltza. Une batzuetan bota ahalean jardun du, errukirik gabe, hodeiak lehertu beharrean. Ezin uka daiteke, horrela jarraituz gero, aspaldiko urtarrilik umelen bihurtuko zaigula zenbait bazterretan. Zorotzat hartuko nauzuelakoa, badakit, baina ni pozez zoratzen nabil, plista-plasta potxingoetan eta besoak jasota ortziari beha.... aurrekoetan hego haize madarikatuak jasan izan dizkigunak ez dira makalak izan, e? Nire bozkarioaren adierazle, hona hemen zenbait esamolde euria sendo eta irmo egiten duenerako:
Goiak eta beheak hautsi
beharrean
Goian beian
Hori euriz ari
Ibaika
Idolaz
Jasa itsua ari
Jausi ahalean
Jautsi ahala
Jazarrika
Jeutsahala
Lainoak lehertu beharrean
Iruzkinak