Eguberri ondorengo lehenbiziko sei egunak nolako, hurrengo urteko lehenbiziko sei hilabeteak halako II
Aroari
antzemateko atsotitzetan, horixe jaso dugu berehalakoa eta
interesgarria delakoan. Horren arabera, abenduaren 26, 27, 28, 29, 30
eta 31 egunetako eguraldiari erreparatu beharrean gaude geurtzekoa
zelakoa izango den jakiteko. Euskal Herri osoa aintzat hartzea oso
gaitza denez gero, Deustualde ingurukoaz baliatuko gara ea atsotitza
betetzen denetz.
Abenduak 26:
goizaldean euri apur bat, hozkirri antzean eta egunaren barruan ateri
eta epelerantza. Arratsean, ostera ere, fresko samar eta haizea harrotu
nahian.
Abenduak 27: goizaldean 8 gradu, ateri eta lainoturik. Egunaren barruan, gehienbat lainotuta, epel eta batzuetan eguzkia herabeti. Arratsean, haize apur bat eta epel antzean, 12-13 gradu.
Abenduak 27: goizaldean 8 gradu, ateri eta lainoturik. Egunaren barruan, gehienbat lainotuta, epel eta batzuetan eguzkia herabeti. Arratsean, haize apur bat eta epel antzean, 12-13 gradu.
Iruzkinak