Eguberri ondorengo lehenbiziko sei egunak nolako, hurrengo urteko lehenbiziko sei hilabeteak halako I
Aroari antzemateko atsotitzetan, horixe jaso dugu berehalakoa eta interesgarria delakoan. Horren arabera, abenduaren 26, 27, 28, 29, 30 eta 31 egunetako eguraldiari erreparatu beharrean gaude geurtzekoa zelakoa izango den jakiteko. Euskal Herri osoa aintzat hartzea oso gaitza denez gero, Deustualde ingurukoaz baliatuko gara ea atsotitza betetzen denetz.
Abenduak 26: goizaldean euri apur bat, hozkirri antzean eta egunaren barruan ateri eta epelerantza. Arratsean, ostera ere, fresko samar eta haizea harrotu nahian.
Etiketak: antzeman, aroa, eguberri, erreparatu
0 Comments:
Argitaratu iruzkina
<< Home