Santu guzien egunean sartu; San Andresetan atera


Azaroko ilbeteak mendiratu digu elurra. Horretarako sasoia da eta zenbait aro-atsotitz eten gabe beteaz joan dira. Gogora dezagun urriaren amaieran elur apur bat jardun zuela mendi kaskoetan, eta hori zela-eta,  "Urriko elurra zortzi hilabeteko elurra" iraupen luzeko atsotitza azaleratu genuela. Elur horrek Domu Santu egunera arte iraun eta gero hego haizea sartu zuen, sartu ere! Horiekiko uztardura egin nahian, gaurkoak hauxe dio: "Santu guzien egunean sartu" - elurra median izango dela, alegia- eta "San Andresetan atara", hots, etziko jai ospetsua Eibar aldean, "San Andresetan elurra hanakazpitan" aditzera ematen duena.  Aro-atsotitzen "A" plana bete-betean aurrera doa. Ez du huts egiten. Berau gauzatu ezean, "B" plana eramango dugu aurrera. Aroak aro, beti egoten da aro-atsotitzen bat garaiko eguraldiaren berri zehatza ematen diguna. 

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...

Tximu eginda