EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2012/10/09

Udazkendu egingo du!




Itxura denez, lokamutsa amaitu egingo zaigu. San Migel inguruko "udalditxoa"-k bere azkenak ematen dihardu, zorionez. Egunotan errukirik gabe erasaten digun zoro-haizearenak egingo du datozen egunetan.Une honetan Deustuko estazio meteorologikoan 24ÂșC ez dago, ba! Noiz eta urriaren 8an, iluntzeko 20:00etan! Atlantikoan barrena zurrunbiloen dantza paregabea hasi eta eurite mardul samarrak joko omen digu ostegunaz geroztik ostiral arratsaldera arte, jo ere! Ez kexatu, ez, zapatu osoa baituzue ondo pasatzeko. Ni neu, behintzat, pozarren eta praketan kabitu ezinik egoongo nauzue euritakopean ostiral goizean, euri-tantak zenbatu ezinik. Hau euri-beharra!!
 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------