Siberiako trena abian...


Oraindik goiz da iragarpen zehatz-zehatzaa egiteko, baina baliteke Siberiatiko masa hotza heltzeko zorian egotea. Hainbesteko hotza egin lezake, ezen Euskal Herriko kostaldean -7 ºC-ra ailega bailiteke tenperatura... Hau da, mukiak gogortzeko adinako hotza, gero!
Aroa aurrez iragartzeko modelo batzuen arabera, antizikloia Eskandinavia eta Ipar Errusia aldean finkatu eta, aldi berean, behe-depresio bat Balear uharteen aldean kokatzen bada, ipar ekialdeko haize bolada zakarrak ekarriko dizkigu eta beronekin batera Bizkaiko Golkoaren gainera kontinente barrutiko egundoko masa hotza iritsiko zaigu. Horri antzemateko, begiratu goiko irudian kolore morea. Egoera hori ostegunetik ostiralera bitartean gerta omen liteke. Hala eta guztiz ere, oraingo egoera nola bilakatuko den zain egon behar dugu. Irrikitan nago!!


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...

Tximu eginda