Negu honetan ohikoa baino euri gutxiago izango da, Euskalmeten arabera
Negu honetan ohikoa baino euri gutxiago izango da, Euskalmeten arabera: Urtaro berria 22an sartuko da eta hasiera lehorra eta eguzkitsua izango bada ere, urtarrilerako prezipitazio ugari espero dira. AEMETek dioenez, 2011 serie historikoaren urterik beroena izan da.
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak iragarri duenez, hastera goazen neguak ohiko tenperaturak eta prezipitazio eskasia ekarriko dizkigu. Horrela, 22an 06:30ean sartuko den urtaro berriak hasiera lehorra eta eguzkitsua izango du.
Hala ere, 23ra arte oraindik ere euria izango dugu hizpide baina 24tik aurrera eta 28ra bitartean, presio altuei esker giro lehorra eta une eguzkitsu anitz izango ditugu mintzagai.
Halaber, Euskalmetek ohartazi duenez, baldintza hauek gauaren azken orduetan eta goizalde aldera izozteak egotea ekarriko dute. Litekeena da zenbait puntutan laino mardulak egotea.
Bestalde, Euskal Meteorologia Agentziaren esanetan, baliteke urtarrilean prezipitazio kopuru handiagoa izatea. Otsailean eta martxoan, berriz, euri gabezia izango da protagonista, Europako hegoaldearen parterik handienean izango diren presio altuek lagunduta.
2011n, urterik beroena
Bestalde, AEMETek azaldu duenez, 2011 serie historikoaren urterik beroena izan da. Batez besteko temperatura 16,7º-koa izan bada, aurten 1,49º gehiago izan dugu.
Horrela, tenperatura altuenak abuztuaren bigarren hamabostaldian izan ziren eta temperatura baxuenak, ordea, urtarrilaren azken 10 egunetan. Izan ere, egun horietan termometroa -10º-tara jaitsi zen zenbait mendi zonaldeetan.
Prezipitazioei dagokionez, behin-behineko emaitzak izanda, "ohikoa den baino lehorragoa" ari da izaten, iparraldean bereziki.

Iruzkinak