Scottish Rain (Euri eskoziarra)




Abuztuan Eskozia aldean ibili gara. Horretarako Bilbotik Bordelera autoz joan, bertako aireportuko aparkalekuan autoa bi astean utzi eta Bordeletik Edinburghrako hegazkina hartu genuen. Bertan bi asterako autoa alokatu genuen - a zelako komeriak bolante eta errepideekin!!- eta bi etxe oinarri-kanpamendutzat harturik, bata Ness Lakuaren alboan, Fort Augustus herriko beneditarren abadian, apartamentuak bilkaturik eta bestea, Stirling herrian, non Willian Wallace ospetsuak egur galanta eman zien ingelesei. Edinburgh (Eskoziarrek "embra" ahoskatzen dute) eta Glasgow artean kokaturik. Kasik egunero euria egin badigu ere, pentsatuta geneuzkan ia plan guztiak betetzea lortu dugu. Eskoziaren ederra! Bilbora heldu eta txiripaz ezin egokiagoa den kanta honekin egin dugu topo: The Silencers – Scottish Rain (Spotify-n entzun daiteke) 1988koa da eta LPa ganbaran gordeta geneukan.



Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...

Tximu eginda