Yasi haize erauntsi ikaragarria
Australia goreneko alertan, 'Yasi' zikloi indartsua heltzear da.
Egundoko indarraz ari da hurbiltzen ekaitza Australia ekialderantz. Lurraldeak inoiz ezagutu duen zikloirik handiena da, 297 kilometro ordurainoko haize boladak utz ditzake.
Ezagutzera eman
Inprimatu Inprimatu
Australiako agintariek goreneko alerta maila ezarri dute. Queensland estatuko kostaldean, esaterako, 10.000 pertsonak euren etxeak utzi behar izan dituzte eta inguruko eraikin publikoetan hartu dute babesa.
Ekaitz beldurgarria
Agintarien eta meteorologoen arabera, "Yasi" zikloiak 5. kategoria du eta 297 kilometro orduko haize ufadak utz ditzake. Australiak inoiz ezagutu duen zikloirik "harriskutsuena" izan daitekela ohartarazi dute.
"Ez dut uste, Australiak inoiz horrelako zikloirik ikusi duenik hainbeste biztanle dituen eremu batean. Hondameneko tamaina duen ekaitz bati egin behar diogu aurre", adierazi Anna Bligh, Queenslandgo gobernu buruak.
"Arrisku eremuan bizii diren biztanleentzat beldurgarriak izango dira datozen 24 orduak", ohartarazi du Blighek.
Satelite bidezko irudiek erakusten dutenez, zikloiak Europak adinako hedadura du eta ordu gutxi barru espero da bere iritsiera, Euskadin 16:00 direnean helduko da gutxi gora behera Australiako kostara.
Lurraldeko meteorologia zerbitzuak esan du, zikloia heldu baino ordu batzuk lehenago hasiko direla bere indarra nabaritzen. Itxasoa eta haizea zakartzen joango dira apurka apurka.
Milaka ebakuatu
Towsville herrian zikloiaren mehatxua dela eta 60 mila pertsonek euren etxeak utzi behar izan dituzte, adituen arabera, kostaldeko 400 mila bat biztanleri eragingo die zikloiak.
0 Comments:
Argitaratu iruzkina
<< Home