Otsailean aldiz eguzkitan, aldiz sutantzean?
Urtarrilaren 2an aro txepel samarra izan genuen, egun guztian lainoturik, tarteka euri-langarra eta hozgiro heze samarra. Zotal egunen aurreikuspen sistemaren arabera horrelakoxea izan behar luke otsailak, euri-langartsua. Orain artean burmuina xukatzerainoko hego haize maite-gorrotagarria lagun eta etsai izan dugu gailen aspaldi honetan, hortaz, Zotal egunek ustel eta kamuts, hots, izenburuan ipinitako arotitzaren erdia baizik ez da bete egun arte. Izan ere, eguerdiotan kaletik nabilela gerizaren abaroren bila joan eta eguzkiaren erasanetik itzuri naiz, gogoz itzuri ere! Asteburutik aurrera, sutantzearen beharra sumatuko ote dugu? Itzaliko da eguzkia? Beteko da arotitza? Lanparra nagusituko zaigu bete-betean? Bien bitartean goza ezazue etxetik egin dudan arratseko argazkiaz. "Itsasadarra sutan" izenburua paratuko nioke.
Iruzkinak