Udagoien zorabiagarria!

https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEjlN-gZXafjA8gGQU2iAeoZoeb0zD8HmWYwAsp2DP_I15vC_nt284hGYKdMN_QGIeqmAa7UDC0kzoz_iEYOPVTZuJ46mDnNbb3hSPVhyphenhyphenJ2KKXGwOi8yL3n-7HQ0a0xpUKgr1mQB/s1600/rusa.jpg


Urria eta azaroa hego haizea gehienetan ibiltzen direneko hilabeteak izaten direla aintzat harturik, esan liteke egunotako elurtetxoa, ez, ez-ohikoa, baina, bai, azken urteotan ahaztuxea genuela. Izan ere, hortxe dugu azaroaren azkenaurreko egunari dagokion "San Andresetan elurra hankazpitan" edo abenduaren hasieran berbabide Bizkai aldean haizeratzen den arotitza: "Iparra, baltza danean baltz; gorri denean gorri; fina izanda be, zakarra". Horrenbestez, aurtengo udazken edo udagoienari izena aldatu beharrean gaude eta behinola mahai-gaineratutako neguberri berba berpiztu behar genuke, antza. Orduko hartan genioen ezen lau urtaro barik sei izan behar liratekeela eta urriaren 21etik abenduaren 21erarteko urte-sasoiari neguberri izendapena ezin hobeto zetorkiola. Datozen egunetan, itxuraz, gure adiskide petral eta donge horrek bisitalditxoa egingo digu. Hego haizea!!!! Denbora laburrean iraungo ahal du!!

Iruzkinak

Hau esan du Inazio erabiltzaileak…
Baina kontuz, Hego haize hau Saharako basamortutik ez da etorriko, horregatik tenperatura epel-epelak izango ditugu eta ez dira hain berotsuak izango.

Ondo izan !!

(Zure blogea oso interresgaria da baina momentuz hitz batzuk ez ditut ondo ulertzen bigarren mailako kurtsoan ikasten ari naizelako.Datorren urtean espero dut zure blogearen idei guztiak ulertzea.Mila esker meteorologiari buruz idazteagatik blog honetan)
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Kaixo Inazio!
arrazoi duzu, depresio sakon bat Portugal aurrean kokatu eta bertatik helduko zaigu haizea Gaztela zeharkatuz eta une honetan Gaztelako gaina ez dago batere bero. Ez horixe! Mila esker zeuri ere saiatzeagatik! Segi bizkor!

Blog honetako argitalpen ezagunak

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...

Tximu eginda