Iragarpena bete da: afrontua!!
Joandako astean sei eguneko aurreikuspena blogeratzera ausartu eta bete egin da. Astearteaz geroztik azaleratutako isobara-mapek aldaera ugari izan arren, ordukoa gailendu zaie gainontzekoei, gailendu ere! Gaur ez da giro. Goizak lasai samarretik jo duelarik ere, eguerdidanik aurrera haizea harrozputu eta euriak zirri-zarra jardun digu etengabe. "Ezgiro" honi loturik, Bizkaiko Mendata herrian, dotore erabiltzen duten berba oroitaraziko dizuet, afrontu, euriak eta haize fuerteak, biak bat eginik, zerbaiten edo norbaiten kontra bizitasunez jotzen dutenean: "Ixen dan afruntuegas orma gustiye busti deu" (Idoia Mallea, Mendatako Hiztegia)
Iruzkinak