EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2010/11/02

Datorkigukeenari adi

http://www.metvuw.com/forecast/2010110206/rain-europe-2010110206-150.gif
Atzo EtnoMetek seigarren urtea bete zuen arren, ez dut ospakizun berezirik prestatu ez baita urteurren borobila... sei urte eta 600 post idatzi izan banitu... baina hau bostehun eta hogeita hamargarrena baizik ez da... beraz, hurrengo baterako lagako dugu. Bestalde aroa berbabide dugula, goizeon datozen egunetarako aurreikuspenak ikuskatzen jardun dut eta iragarpen interesgarri bezain beldurgarri samarra sumatu dut, euli-kaka ez dela ematen duena; astelehen eguerdian, goiko mapan ikusten duzuen behe-depresio bat Bretainian kokatu eta haize-ufada eta euri-zaparrada latzak igorriko ez dizkigu, ba! Aurreikuspenean ageri dena betez gero, gorri bezain bustia izango dugu astelehenena eta haizeak gupida gabe astinduko ditu gure sorbalda-gainak, bortitz astindu ere! Hurrengo orduetan haizea biratzen hasiko da, lehenengo eta behin iparretik eta geroxeago ipar-ekialdetik, hortaz, hotzago. Haize mota horrek ekarriko ote dizkigu lehenengo elur-malutak mendian behera? Ni neu irrikan nauzue.
 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------