Aurreko haize iletentea
Iragarpenek ez dute porrot egin, arrakastatsu irten dira eta hego haizeak atzodanik gaurdaino erruki gabe zigorkatu gaitu, zigorkatu ere! Zenbaitetan Deustuko estazio meteorologikoan 23ÂșC izan ez ditugu, ba! Nondik-nahi inarrosi gaitu, ez digu inongo txerarik egin, ez horixe; goitik, behetik, atzetik eta aurretik astindu gaitu, bortitz baino bortitzago astindu ere! Euskal Herriko bazter gehientsuenetan hego haizeak behetik jotzen du, horregatik beheko haizea izendapenaz baliatzen dira, haizearen jatorri gailen zaigu. Ziurrenik haizeei irizteko erarik zaharrena. Getxo aldean, ostera, hego haizea ez behetik etortzen, aurretik baino. Hori dela-eta, aurreko haizea erabiltzen dute hitzetik hortzera eta berbatik haginera bertako euskaldun jatorrek: "Kontrako aldean, hegoaldetik datorkigun haize siku hori axeierra deitzen da, igartu edo lehortu egiten duelako. Aurrekoaxe edo irrikoaxe ere esaten diote" (Andoni Llosa, UK aldizkaria 2002-12, 35 zenb). Horren ondorioz, agian, aurreko eta herriko berben arteko nahasketa? Ikertuko.
0 Comments:
Argitaratu iruzkina
<< Home