Maiatz hotzak dakartza pozak
Zer, pentsatzen zenuten lehengo asteazkenean -apirilak 28- aroak guztiz, zeharo eta erabat udaldera joko zuela, ezta? Bada, ez, ez, eta ez. Maiatzaren lehenengo astea udaberriaren erdia da eta gertatu ohi denez, urtaroen erdialdeetan eguraldiak hotz aldera egin ohi du gehienetan. Hori dela-eta, asteon zelanbaiteko hozkirria jasan beharko dugu.
Egundoko gorabeherak izaten dira udaberri erdialdeko hilabete honetan, batzuetan uda aldera jo ohi duena eta besteetan negu aldera. Negua berbabide, euskaraz hotzaren harira badauzkagu zenbait arotitz:
Maiatza, erdi hotzak eta beste erdi goseak il omen zuen.
Maiatza, erdia hotzak hil eta beste erdia beroak erre.
Maiatza hotz, urtea motz.
Maiatza hotz, urtea poz.
Maiatza hotz, urtea zorrotz.
Maiatzean elurra urrezkoa.
Maiatza hotza eta ekaina errautsa, laboraria urguilutsua
Maiatz hotzak dakartza pozak.
Iruzkinak