Eguaro ederra ekarri du maiatzaren erdialdeak

http://javierfierro.files.wordpress.com/2008/10/lagartija.jpg

Bai horixe! Gogoko eta atsegin dudan horretariko eguraldiaz gozatzen dugu asteon, ondo gozatu ere. Izan ere, ez dauka ezertariko gorrotorik, ez horixe! Goizez, hotz freskoa eta eguerdi-arratsaldez, bero hozkirria gure gorputza ikara ez dadin. Euririk jardungo ez badu, gurago dut honelako aroa; etxetik irteten naizenean hozkirriaren zaplada bekokian igartzeak zelanbaiteko poztasun mugagabea ekartzen dit eta arratsaldez, eguzkiak garuna kitzikatu, baina ez kiskali, egiten nauela sumatzeak itsasoak beteko bozkarioa igorrarazten dit. Eki-haizeak eta horretarikoak izaten dira eguaro mota honen errudun. Sugandilaturik naukazue. Gora ekialdea!! Noiz artio iraungo ote digu? Asteburuak erranen!!

Iruzkinak

Hau esan du patxi lurra erabiltzaileak…
Eguraldi ederrarenak egin dok. Kixkaltzen hasi gaituk...
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Bai, gero! Ai, ama!

Blog honetako argitalpen ezagunak

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...

Tximu eginda