Euri izozkorra
"Bere tantak, lurrarekin, lurreko objektuekin edo hegaz doan hegazkin batekin talka egin orduko izozten diren euria" dio Meteorologia Hiztegiak 100-101 orrialdeetan. Horixe gertatu omen zen Euskal Herriko zenbait bazterretan astearte-asteazkenetan, hego-mendebala sartu zuenean. Izan ere, lurra eta haren gaineko aire-geruza ikaragarri hotz zeuden, batez beste 8-12º zeroz azpitik eta lurretik metro batzuetara zero gainetik. Horregatik, euri tantak oztopo batekin tupust egiten duteneko atoan izozten dira, izoztu ere! Ikuskizuna ezin zoragarriagoa da, ze, badirudi sorginkeria edo aztikeriaren baten bitartez hormatu egiten direla tantok. Ondoko erdaretan honetariko itzulpenak topatu ditut: "lluvia engelante; lluvia helada; pluie se cogelant; pluie verglaçante; freezing rain. Orain arte, herri berben artean ez dut horri iriztekorik aurkitu, baina haren izaeraz jabeturik, egoki askoa da euri izozkorra deritzona.
Iruzkinak
http://ttiki.com/9331
http://ttiki.com/9332
http://ttiki.com/9333