Elurra hanka azpitan, noiz eta San Andresetan!

http://www.lasvegasorthodox.com/images/saint_andrew.jpg

Azken urteotan behin ere ez digu kale egin gure San Andres maiteak. Oso behe samarrean izan ez bada ere, besoko biloak lazterainoko elur-erauntsitxoa erakarri digu santu elurzaleak. Une honetantxe idazte ari naizen honek oinaztura ikusi eta ihurtzuriak entzuten dihardut oinetakoetan kabitu ezinik. Harriabar aleak ere dakuskit barreiatuta zenbat-gura eta nonahi. Gora ekaitza, aro ezin ederragoa baita, leiho barrutik ikusita, jakina! Hala eta guztiz ere, kukuak ez digu luzaro joko, ez horixe. Pentsatze hutsak gorputzaren lau alderdiak ikara baten ibilarazten dizkit. Bai!!! Horixe da!!! Hego mendebala ate joka ez, txirrin sakaka dugu zain, ipar-mendebalak noiz egingo ospa!! Daridan alderik-aldeko hortzagin erakustaldiak, pozarren bainago- kopetiluntasunari lagako dio toki datozen egunetan. Hamaika haize jasateko jaioak ez gara, bada!

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...

Tximu eginda