Txipetzerainokoa, atzokoa Gasteizen!!
Euri handi samarra, bai! Baina, uholdeak sortzerainokoa izan zen atzokoa Gasteizen? Izan ere, euri-jasa dotorea izan zen, 12 litro 10 minutuan ez da eltxo kaka, ez horixe! Baina, horrenbesterainokoa? Auzokoek estolderiaren egoera txarrari leporatu diote urak kaleak hartu izanari eta horrekin batera, jakina, etxe larregi egin izanari. Noiz ikasiko ote dugu, urak bere bidea hartzen duela behar izaten duenetan? Hemen, Deustualdean, tanga bat ere ez.
Iruzkinak