EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2009/10/28

San Simon eta San Juda...?! (498. posta)

http://www.tradicioncatolica.com/images/santoral/1028-SAN-SIMON-Y-SAN-JUDAS.jpg

San Simon eta San Juda
joan zen uda, eta negua heldu da: (bis)
ez baletor hobe, bizi gara pobre
eremu latz honetan
ez gara hain onak benetan

Ez dugu zaldirik, ez gara zaldunak
ez dugu abererik, ez gara aberatsak
euskara guk dugu, gu gara euskaldunak
euskara guk dugu, gu gara euskaldunak...

Antzinako euskaldunaren adimen-begiaren ustez, gaur zen negua hastekoa. Zenbat gradu eta, ordu honetan (17:50) 25ÂșC izan behar! Gaur ez, baina, badirudi hurrengo egunetan neguak bere hegaltxoa astintzeari ekin nahi diola. Kokote, lepo eta abarretaraino gaudenez gero, egunero, ia orduoro, jarduten dut aroaren iragarpenei erreparatu eta erreparatu, eguraldi aldaketa noiz demontre izango. Aizue, goizak eder askoak dira, epelak eta argitsuak, baina eguerdi-arratsaldeak ito samarrak, ezta? Egunok esanguratsuak dira oso aro kontuetan: udagoienaren erdialdea hur-hur dago eta gure arbasoek egiaztatu zutenaren arabera, aldaketa-egunak izan ohi dira, horregatik, ziurrekin, gure santuoi loturiko atsotitzak. Gogora ditzagun:

San Simon da eta San Judas, uda joan eta negua heldu da.
San Simon eta Judaetan, ontziak ankoraetan.
San Simon eta Juda zerekin, San Martin harekin.


Bigarrenaren "ankora" berba aingura da, beraz, itxuraz, sasoi honetan ontziak aingura botata egoten dira. Agian, aro makurragatik, edo. Nik horrela ulertzen dut, zuek? Azkenengoari dagokionez, ikusiko dugu betetzen denetz. Horrela bada, San Martinetan egun zorabiagarri eta erogarria.

http://weather.unisys.com/gfsx/9panel/gfsx_850_9panel_eur.gif

Iragarpen horren arabera, aroa egunean baino egunean gaiztoagoa.


 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------