Mariposie babil urrien, geuze txarran bat dator...




http://www.7art-screensavers.com/screens/3d-amazing-butterfly/3d-amazing-butterfly-01.jpg

...badakizue, jakinaren gainean zaudete. Urrian garelarik, inguruan baldin badakusazue tximeleta, inguma, pinpilinpauxa, marisorgin edo mariposarik, erne, argi eta kontuz ibili, ze ezin zehaztuzko gauza txarren bat datorkiguke. Zer-nolakoa? Ezin jakin. Ez dakitsuet esaten aroari bereziki loturik dagoenetz ala beste konturen bati. Hala eta guztiz ere, gauza batez ziur baino ziurrago gaude: ez da / zen batere ohikoa urrian tximeletak ikustea. Agian, aurrerantzean erabat eguneroko bihurtuko zaigu eta orduan, bai, ardura hartzen hasiko behar dugu. Bai horixe!


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Urtaroak: ikuspegi etnolinguistikoa

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

...ari du...