Aro jalgia

http://www.euskararenetxea.net/mediategia/idb/Mendata.jpg

Osterantzekoetan sartu barik -hego haizea eta enparauak- gaurko eguraldia eguzkitsu baino eguzkitsuagoa dugu, behin eguzkiak goiz eta eguerdiko lainoak eta lanbroak jan eta xurgatu dituelarik. Hala ere, zenbait bazterretan, badirudi egunak ilun eta lanbroturik dirauela, bestela aldera itzazue ordu honetan -17:25- Deustu (20,7ºC), Gasteiz (22, 4ºC) eta Zarautz (13,7ºC) aldeko tenperaturak. Azken herri honetan, besterik jakin gabe, eguzkia ezin izan da andre eta jabe izan, ezta, zarauztarrok? Berba eta esapide ezezagun eta xarmanten bilaketa etengabe honetan, Mendata inguruko bat dakarkizuet orri hauetara: eguraldi jalgia. Hauxe duzue aipua:

"Geur benetako egualdi jalgiye deku atzokoan ikusiyen" (Idoia Mallea, Mendatako Hiztegia)
(Gaur benetako eguraldi jalgia daukagu atzokoaren ikusian)

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...