Iraila ere agorrila bada

http://senshumus.files.wordpress.com/2008/05/chene-et-secheresse1.jpg


Zail dago aroa, aspaldion, zail. Azken hilabeteotan euri txikiak izan dira, lantzean behin ekaitzen bat eta kitto, euri noiz-behinkariak. Lehorretik doa kontua, bai. Agorraldian sartuak gara, inork ezertxo ere aipatu ez arren. Gainera, irailari irizteko izenen artean agorrila ere badugu; ez ahal du honela iraungo! Otxandion esaten duten moduan, "eguraldi gogor honek jarraituten badau..." Hala ere, gaurtik aurrera aldaketa zenbait zantzu sumatzen dira: antizikloi handi samarra Eskandinavia aldean etzan, ipar-ekialdeko haizetea ekarri eta gure aldean behe-presioak nagusituko omen dira. Hagitz aro lardatsa izango dugu asteon eta gainera, asteazkenean, ostegunean eta larunbatean garta-denborak egokitzen zaizkigu. Euritsuak eta ipar-haizetsuak ote?

http://www.metvuw.com/forecast/2009091400/rain-europe-2009091400-18.gif

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...

Tximu eginda