Eh!... lanbrora noa...

...zure oroimen hau blaitzeko
memoriaren leihoen kristalean
bustia lagatzeko
...tantak txirristaka
antsia... kristala...
atxumarkatzeko
lanbro artean galtzen naiz
kaleko koordenadetan
ateak eta portalak.

http://www.freemages.fr/album/bordeaux/bourse_miroir_brume.jpg
"Enfant dans la brume"

Nork ez ote du gogoratzen behialako Itoizen kanta zoragarri hori? Lanbroxka dugu gaur itsasertzeko bazter ugaritan. Baina, zer ulertzen duzue lanbro edo antzeko hitza entzuten duzuen bakoitzean? Itsaso aldetik etorri ohi den lainabera? Tanta guztiz xehetan erortzen den euria? Laino antzeko, baina barnealdean? Atzo ere, joandako astean bezalaxe, infernutxo modukoa pairatu behar izan genuen; Deustuko estazio meteorologikoan 36ºC-ra heldu ez zen, ba! Atzo betileak ez, atzo bekainak kiskali zitzaizkidan. Eskerrak iluntzean itsas haizea sartu zuena, ezpabere, nekez har gintzakeen loak. Datozen egunetarako ipar-ekia gailenduko omen zaigu, beraz, ateri eta freskotxo. Aprobetxatu udako azken egunak!!

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...