"Eguzki errea zan gaur, mendi ortan. San Migeldia da-ta!"

http://www.weavinghopes.com/images/San_Miguel_arcangel_TL110.gif

...jasotzen du Mokoroak bere hiztegi zoragarrian. Inoiz gutxitan egiten du huts; egun honetantxe edo inguruan nola edo halako "udalditxo"-ak erasaten digu batzuen atsegingarri eta beste batzuen ernegagarri. Izan ere, arratsaldeko 16:20an Deustuko estazio meteorologikoan 23,1ºC izatea ez da euli kaka, ez horixe! Bestalde, "San Migel" euskal lexiko etno-meteorologikoan beste zenbait arlotan ere azaltzen zaigu: adibidez, "San Migelen zubia" erabiltzen omen da Mañarian -Urkiolaren azpian- ostadarrari irizteko; Sakanako Urdiain herrian "San Migel haizea"deitzen diote ekialdetiko haizeari... Aralar aldetik etortzen zaien haizeari, alegia. Jakina, "Miguelico" haizea bestelakoa da eta urakanaren parekotzat jo liteke.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Urtaroak: ikuspegi etnolinguistikoa

...ari du...