Aro gogor honek jarraitzen badu...

... nahiz eta gozoa den, sikate bihurtzeko arrisku bizian egongo gara. Hilaren erdialdeko eurite dotorea kenduta, zerua tenkor dago eta bere horretan jarraitzen du. Kezkatzen hasi beharko dugu, edonoraro dago, bai, ezbairik gabe, baina tarteka-marteka egiten du euria eta hori arduratzeko modukoa da, bai horixe! Hala ere, euria guztion gogokoa ez denez gero, badira hainbat lagun belartzaren gainean etzanda egon gurago dutenak. Eurontzat iraungo ahal du eguraldi honek!!
Iruzkinak
euria egiten badu txarra, eguraldi ona egiten badu txarragoa. Zertan gara?
Eguski gabeko egunak eta eurialdiak ailegatu egingo dira, eta orduan negar malkoatan ibiliko gara.
Nire aldetik oskarbi horrek guztiontzat iraun dezala.