Ez da langiro!

http://www.trucospc.info/public/valentin/Amanecer.jpg

Kontraesana badirudi ere, grebaren alde egin behar dugun egun honetan, horregatik beragatik betatsu samartuago nabil beraz, greban egonda tartetxo batez baliatu naiz zerbaixka idaztekotan. Lana edo lanik eza hizpide, aroa eta bera uztartzen dituen esapideren baten bila ibili eta ezagun askoa den ez da giro!-ri lan-erantsi diot. Ez, ez da langiro. Hilabatetotan egundoko abailan egin du gora langabeziak eta langileen saminak eta amorruak, aurkako norabidean, gora egin dute, egin ere! Egun hitsak euskal langileontzat, gaur bezalakoxea, eroria, goibela, jausia, iluna... Nago ez ote daukan zerikusi zuzen-zuzena 2008-2009 denboraldiko eguraldiak ekonomiarekin. Ea hurrengo aroaldia argitxoago den!! Izango ahal da!!

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...

Tximu eginda