Eguraldi txakurra... eta beste ziklogenesi bat?
Astebukaerari begira, Zelanda Berriko Wellington Unibertsitateko modeloari so egiten ari nintzaiola, ohartu naiz, agian, astelehenean beste "ziklogenesi lehergarri" batek bisita egingo digula. Ez naiz meteorologoa, zalea baino ez naiz, ezinbestez, baina, inoren platerean sartzea maite ez badut ere, zilegi bekit, neure zaletasuna lagun, bilakaera aztertzea. Zorioneko hori ez bada ere, haizete handi samarra datorkiguke. Goazen egunez egun eta orduz ordu kontua aztertzen:
Ostiralean goizaldeko ordubatean: Depresio-gunea Bizkaiko Golkoan
Haizea eta aro makurra, euria erruz.
Ostiralean eguerdiko ordubatean: Depresio-gunea Britainian eta Normandian
Indarra galduz doa, baina ipar-haizea nagusi gure aldean. elurra 500 metrotan
Larunbatean iluntzeko zazpietan: Depresio-gunea urrun,
baina ipar-haizea nagusi gure aldean. Euria bota ahalean eta elurra 400 metrotan

Igandean goizaldeko zazpietan. Sorpresa! Hara, zer sumatzen den Atlantiko aldean berdexka! 1ooo mb-ko depresio txiki bat.
Astelehenean goizaldeko ordubatean. Delako depresioa indar-indar eginda, 980 mb-koa. Haize bortitz-bortitzak antzematen dira. Gure aldean hego haizea kemendu nahian.
Astelehenean eguerdiko ordubatean. Begira zer-nolako indarra hartuko duen haizeak. Isobarak ez dira bereizten ezkerraldean. Beste tigiritu bat?
Asteartean goizaldeko ordubatean. Euskal Herrian 130-140 km/h-ko haize zakarrak igartzen dira eta euria gotik behera
NOIZ OHARTARAZIKO GAITU EUSKALMETEK HONETAZ GUZTIAZ?

Iruzkinak
Ongi etorri!
Bi kontu:
1. Baliteke gertatzea, beraz, probalitateen eremuan sartzen gara. Ea...
2. Zalea besterik ez nauzu. Gehienetan ez naiz iragarpenak egitera ausartzean, baina interneten dauzkagun bitartekoak ikusita... oraingoan, bai, ea zer gertatzen den. Dena dela, bihar beste birpasa bat egingo dugu ea zer dioen modelo horrek.