Eguraldi manea

http://www.tendenciaeconomica.com/wp-content/uploads/inestab.jpg

Harrigarria bada ere, otsail zoroak egonkortasuna ekarri ez digu, ba! Nork pentsa zezakeen hilaren bigarren hamabostaldia hain gozoa izango zela? Jaso beza eskua, otoi! Hortaz, katu emeek arreskeka jardun ahal izan dute egunotan inongo akiakula barik, bai horixe! Baten bat entzun duzue? Umetxoren baten negarra begitandu zaizue? Gainera, egun gehientsuenetan goia tapaturik egon izan denez gero, hotzik ere ez dugu izan. Badakizue zein izan den horren guztiaren erantzulea? Bai, horixe bera, Azore uharteetako Antizikloia. Erabaki egin du Atlantiko aldean geratzea eta horrek inondik inora ez pentsatzerainoko aro goxoa eragin digu, eguraldi manea, alegia. Horren aitzakian neguteak oraindik ere atsekaberen bat eman beharko ote digu? Geroak esango.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Urtaroak: ikuspegi etnolinguistikoa

...ari du...