Aroak eurira eman du


http://www.ayuntamientodealfacar.es/actualida/imagenes/cohetes.jpg

edo Bizkaia aldean esaten den moduan... "eurira emon dau". Eguraldia euritu zaigu eta badirudi ez dagoela hortik ateratzeko modurik. Gaur ere Euskal Herriko ekialdea urak hartuta ez dago, ba! Baina, trankil egon, Antizikloi jauna bisitatxoa egiteko irrikaz dabilela-eta, aurrerantzean bere beso luzexkak zabaldu eta zenbait egunez, sikera, aro ateriaz gozatu ahal izango gara, gozatu ere! Hala eta guztiz ere, ez zaitezte has jauzi eta algaraka, ze, gutxien espero dugunean, Antizikloi gogaitu eta lekutuko zaigu eta orduan aspaldiongo komerietan murgilduko gara goroldioa gure begitartearen jaun eta gabe izateraino. Beraz, egun batzuetan denbora hozkarra egongo da, negualdeko zenbait zatitan egin ohi duen horretarikoa, eta ahaztu samarturik gaituena. Mukiak gogortuko ote zaizkigu?

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...

Tximu eginda