Zehar eta beheko haizeak, gailen
Horra hor UNISYSek, Europari dagokionez, hurrengo egunetarako egindako aurreikuspenak. Lehenengo begiratuan, haize zakar eta bortitz samarrak sumatzen dira gurean, euria erruz ekarriko bide dutenak. Kontu handiz, gehienbat, domekatik aurrera ibili beharko dugu 100 km/h-tik gorako haizeteak majo astinduko gaitu eta. Gaur bezala gertatzen bada, beheko haizea harro, euriaren zantzurik ere ez dugu susmatuko, baina antizikloiak iparrerantz harrotuxe denean, zehar-haizearekin batera, ezin konta ahal frontexka igorriko dizkigu eta beraz, joandako udagoienaren tankera hartuko du aroak, goibela, umela eta haizetsua oso. Ikusi beharko dugu datozen egunetan mapa horiek bere hartan jarraitzen dutenentz. Ni, zer gerta ere, guardasol guztiak konpontzen hasita nago.
Iruzkinak